Leitzako mendi taldeak irteera antolatu du apirilaren 21erako. Eginotik (Araba) abiatu eta Olano eta Arbarrain gailurrak igoko dituzte. 4 orduko ibilbidea izanen da, zailtasunik gabeko ingurunean. Irteerara joan nahi dutenek izena eman beharko dute apirilaren 18a baino lehenago Leitzako Astiz edo Maimur liburu-dendetan edo mendibilaurrera@hotmail.com helbidera idatzita. Bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkideak ez direnek 10 euro. Igandean irteera ordua 08:00etan izanen da Oialde paretik, jendea elkartuz gero joan-etorria autobusez eginen dute eta itzulera berriz 14:30 aldera izanen da.