Leitzako Mendibil BTT taldeak Urdalurrera irteera eta afaria antolatu ditu apirilaren 13an

TTIPI-TTAPA 2013ko apirilaren 9a

Altsasutik abiatu eta Urdalur urtegira joanen dira eta berriro Altsasura buelta.

Izen emateko azken eguna apirilaren 11 osteguna da

Altsasu-Urdalur-Altsasu irteera eta ondotik afaria antolatu dituzte larunbaterako. Zailtasun ertaineko ibilbidea da, 43 kilometrokoa, 4 ordu inguruko bidea. Izen ematea apirilaren 11 osteguna baino lehenago egin behar da, afarirako 10 euro aurreratu beharko dira. Horretarako, Astiz liburudendara joanda edo mendibilbtt@hotmail.com helbidera idatzita.

Mendibil mendi bizikleta taldeak Altsasu-Urdalur-Altsasu irteera eta ondotik afaria antolatu ditu larunbaterako. Zailtasun ertaineko ibilbidea da, 43 kilometrokoa. 4 ordu inguruko bidea. Irteerara joan nahi dutenek, izena eman beharko dute apirilaren 11 osteguna baino lehenago. Horretarako, Astiz liburudendara joanda edo mendibilbtt@hotmail.com helbidera idatzita. Izen emateko orduan, afarirako 10 euroko aurrerapena ordaindu beharko da. Antolatzaileek txirrindulari bakoitzak kaskoa eta errepuestoko kamara eraman behar dituela gogorarazi dute. Larunbatean, 13:30ean abiatuko dira Leitzako kiroldegitik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun