Erleta eskolako umeak zuhaitzak landatzen

JM BARRIOLA 2013ko martxoaren 27a

JM BARRIOLA

Martxo hasieran, Erleta eskolako 5. mailako ikasleek zuhaitzak landatu zituzten. Udalak eta eskolako arduradunek adostu ondotik, giro ederrean mendira joan ziren eta Mendibil inguruan frutarako gaztainondoak landatu zituzten. Azken urteotan Udalak, proba moduan, tinta gai­tzaren aurka tratatutako gaztain landareak landatu ditu. Aurten, Erletako ikasleek 50 bat zuhaitz sartu zituzten bide bazterrean, etorkizunean bakoitzak jakiteko zein arbol landatu zuen eta nolako gaztainak ematen dituen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun