Zizurren ere txapeldun

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 27a

Ez da txapelak irabazteaz aspertzen Iker Salaberria. Azkenekoa, Zizur Nagusiko lau terdikoa izan da, 1999an jaiotako infantil mailako pilotarien artean. Martxo­aren 16an jokatutako finalean 16 eta 14 irabazi zion Lazkaoko Iraitz Zubizarretari. Argazkian ageri denez, Ruben Beloki handiak eman zion zapela eta saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun