Martxoaren 17an Bilbon izan zen Umore Ona Abesbatza, Kirikiño ikastolako gurasoen abesbatzarekin trukaketa bat egiteko asmoarekin. Beraiek urria edo azaro aldera etorriko dira Goizuetara. Goizean ibilbide turistikoa egin zuten, Alde Zaharra, Guggenheim, Calatrabaren zubia, Begoña… ikusiz. Ondotik Kirikiño ikastolan izan zen emanaldia, Umore Onak hasiera eman, bertako gurasoen abesbatza gero eta ikastolako neska-mutikoen abesbatza azkenik. Bukatzeko bi talde helduenak batera abestu zuten. Ondotik aperitiboa hartu eta Kafe Antzokira joan ziren bazkaltzera. Ederki jan eta Alde Zaharrean kantu jira bat egin ondortik itzuli ziren. Giro oso ona izan zen eta primeran pasa zuten.