Leitzako Mendibil mendi taldeak martxoaren 23an, larunbatean eginen du hilabeteko ateraldia. Irurtzun-Erga (1.094 metro)-Irurtzun ateraldia eginen du. Osteguna bitarteko epea dago izen emateko. Informazio+
Mendibil taldekoek aipatu dutenez, hiru ordu terdiko zailtasunik gabeko ateraldia da. Joan-etorria autobusez eginen dute, larunbat goizeko 08:30ean Oialde paretik abiatuta. Itzulia, berriz, 13:00 aldera eginen dute.
Izen ematea martxoaren 21a arte, osteguna bitarte egin daiteke Astiz eta Maimur liburudendetan edo mendibilarrera@hotmail.com helbide elektronikoan. Aurrerako bazkideek 5 euro ordainduko dute eta 10 euro bazkide ez direnek.