Herrira Eguna antolatu dute martxoaren 16an

JM BARRIOLA 2013ko martxoaren 15a

Herrira Eguna antolatu dute gurean mar­txoaren 16an. Egun guztian izanen dira ekimenak. Larunbat eguerdiko 12:00etan, plazan agu­rra eginen da, dantzarien saioarekin eta bertsolari hauekin: Uxue Alberdi, Aitor Mendiluze eta Leitzako ber­tso eskolako kideak. Ondoren ber­tso poteoa. 14:00etan gaztetxean bertso bazkaria 18 eurotan, 19:00e­tan plazatik manifestazioa abiatuko da “ Euskal preso eta iheslariak etxera!” aldarrikatuz. 23:30etan gaztetxean kontzertuak, ASKE eta Garraxi taldeen eskutik.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun