Nafarroako ondarearen defentsarako plataformak bidalitako mozioa onartu du Udalak eta honela, apirilaren 6an eginen den batzarrera joatekoak dira udal ordezkariak. Legealdi honetan urrats berri bat eman nahi da. Izan ere, hipoteka legearen gehiegizko erabileraren bidez, Nafarroko artzapezpikutzak, bere izenean jarritakoak bertan behera uztea, eta bestetik, ondare historikoa horren jabetza, Nafarroko herriena dela aitortzea du helburu. Horretarako herri guztien mugimendua jarri zen martxan lehengo legealdian, eta orain jarraipena emateko asmoa dute batzar horretan.