64 bazkide bildu ziren Arkupeak elkartearen pestan

JM BARRIOLA 2013ko martxoaren 15a

Fernando ETXEBERRIA

Arkupeak elkarteko Leitzako 64 bazkide bildu ziren martxoaren 2an Landa jatetxean egin zen urteko pestan. Bazkalondoan, mus txapelketako txapeldun eta txapeldun ordeei sariak eman zitzaizkien. Josefina Matxain eta Angel Arribillaga suertatu ziren txapeldun eta Jose Mari Elizalde eta Lucio Irazoki azpitxa­peldun. Martxoaren 21ean Hondarribian jokatuko den txapelketa nagusirako txartela lortu zuten lauek. Bazkalondoa Joxe Angelekin dantzan eman zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun