10 urte pasa dira, Maxurrenea, herriko etxea izan behar zena, guardia zibilaren kuartel bihurtu zutenetik. Hori dela eta ” Maxurrenea herrintzat” plataforma, herriko eragile ezberdinekin biltzen ari da eta kanpaina bat jarri du habian. Izan ere Nafarroko Gobernuak, leitzarren nahi eta beharrei muzin eginez 15 urterako Espainako Gobernuari utzi zion kuartel gisa erabiltzeko 2003. urtean. Orain 10 urte igarota, Nafarroko Gobernuak, kontratua bertan behera uzteko ahalmena du. Horregatik, “Maxurrenea herritzat” taldeak hainbat ekimen burutuko ditu datozen hilabeteetan. Kontratu hori bertan behera utzi eta eraikina herriari itzultzea eskatzen dute, herriko beharrei erantzuna emanez. Martxoaren 14an Udalbatza berezian gaiaren inguruko mozioa aztertuko da eta ondoren prentsaurrekoa emanen dute. Herritarrei bertara azaltzekodeia egin die taldeak. Emanen duten hurrengo pausoa Nafarroko Gobernuari eskaria bideratzea izanen da.