Aurreko alean aipatu genuen Pelotamano rankingean infantil mailako Nafarroako pilotari onena izendatu zutela Iker Salaberria. Bada, lehen postu hori sendotu egin du orain, Malerrekako eskuz binakako txapelketa irabazita. Otsailaren 23an Donezteben jokatutako finalean, Iruñeko Jon Mariezkurrenarekin batera 18-11 irabazi zieten Ataungo Zubizarreta eta Azpeitiko Alberdiri.