Ezusteko saria jaso zuen martxoaren 2an suhiltzaileen boluntarioen taldeak. Egun horretan Foruzaingoaren Eguna ospatzen zen eta Nafarroako Gobernuak hainbat sari banatu zituen, bai Nafarroako polizia ezberdinei, baita urtean zehar egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona, talde eta erakundeei ere. Oroigarrietako bat herriko suhiltzaile boluntarioentzat izan zen eta denen izenean Ibon Elizegik jaso zuen errekonozimendua. Talde honek urteetan egin duen lana goraipatu zuten Iruñean. Hain zuen 1996an sortu zen taldea eta gaur egun 30 bolondres ditu, «16 suhiltzaile lanean eta 14 anbulantziarekin», hasieratik bertan ari den Elizegik aipatu digunez. Hain zuzen, Nafarroa osoko suhiltzaile boluntario talde guzien artean Goizuetakoak bakarrik du anbulantzia. Joan den urtean 65 irteera egin zituzten.