Goizueta ezagutuz

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Otsailaren 24ko mendi buelta giro ederrean egin zuten. Igor ELIZEGI

Martxoaren 24an eginen du Goizueta ezagutzen hirugarren mendi buelta Umore Onako mendizale taldeak. Goizeko 9:00etan plazatik abiatu eta Itxortxa, Bistalekuko borda, Ikatzola, Sanpedroko borda eta Olatxon barna ibili ondotik herrira itzuliko dira.  Kostako zaie otsa­ilaren 24ko tamainako eguraldi bikaina izatea.  Elurra mendian eta eguzkia aurpegietan, 11 kilometroko ibilbidea, hiru ordu terdian egin zuten 30 bat lagunek. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun