Umore Ona elkarteak urteko ohiko batzarra ospatu zuen martxoaren 2an. Besteak beste, 2012ko kontuak eta 2013ko aurrekontua aho batez onartu ziren. Gainera komisioan bi urtez lan egin ondoren Gorka Irazusta, Daniel Oiarzabal, Eneko Lopez, Laxaro Aizkorbe eta Aritz Loiartek utzi dute eta beraien lekuan, Luis Ignazio Loiarte, Igaratza Apezetxea, Josu Garmendia, Egoitz Zubiri eta Iban Loiarte sartu dia batzordean.