10 urte ondoren Maxurrenea Etxea herriari itzultzea eskatzen jarraitzen dute leitzarrek

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 15a

Hainbat herri eragilek eskatu dute Maxurrenea herriari bueltatzea. Utzitako argazkia

Agerraldia eta udalbatza berezia egin zuten martxoaren 14an

Leitzako Maxurrenea Herrintzat ekimeneko kideak, herri-eragile desberdinetako partaideak bildu dituzte agerraldia batean eraikina herriari itzul diezaioten aldarrikatuz. Eragile horien artean daude Leitzako Herrira, Aurrera Kultur Elkarteko komisio desberdinak (dantzariak, futbolariak, zaldi taldekoak, …), Jaiki Abesbatza, Sarrio Enpresako Langile Komitea, Herri mailan lanean aritzen diren ELA, LAB, Bilgune Feminista edota, gazte mugimenduko taldeak (Ernai, IA, Gazte Asanblada,…).

Leitzako Maxurrenea Herrintzat ekimeneko kideak, herri-eragile desberdinetako partaideak bildu dituzte agerraldia batean eraikina herriari itzul diezaioten aldarrikatuz. Eragile horien artean daude Leitzako Herrira, Aurrera Kultur Elkarteko komisio desberdinak (dantzariak, futbolariak, zaldi taldekoak, …), Jaiki Abesbatza, Sarrio Enpresako Langile Komitea, Herri mailan lanean aritzen diren ELA, LAB, Bilgune Feminista edota, gazte mugimenduko taldeak (Ernai, IA, Gazte Asanblada,…).

Azpimarratu dute, desagertutako Amazabal Patronatuak (Maxurrena eraikinaren jabeak) eta gaur egun herritarrek ongizatearen inguruan dituzten kezkak berdintsuak direla. Horren harira eraikinaren historia gogora ekarri dute, nola Jose Perurena zenak etxea Amazabal patronatuari eman zion bertan jarduera “benéfico-docente” desberdinak burutzeko.

Gaur egun eraikinaren jabetza Nafarroako Gobernuarena da. Honek, urte luzez etxea hutsik eta erabilerarik gabe izan zuen. Eta makina bat ahalegin egin zituzten Udalak zein herritarrek Maxurrenea herriari itzuli eta, Patronatuaren izpirituari eutsiz, etxeari erabilpen kulturala emateko. Kultur etxearen proiektuak, herri babesaz gain garaiko Nafarroako Gobernuko hainbat zuzendariren babesa izan zuen.

Gogora ekarri dutenez, , leitzarren eskaera honi entzungor, 2.002 urtean Nafarroako Gobernuak, Maxurrenea eraikina Espainiako Gobernuari arrendatzea erabaki zuen, azken honek etxea, Guardia Civilen koartel bihurtu zuelarik.

Erabaki horren 10 urte beteta, uste dute, aukerak daudela Nafarroako Gobernuak arrendamendu-kontratu hori atzera bota eta behingoz leitzarren nahi eta beharretarako Maxurrenea herriari itzultzeko.

 

Prentsa agerraldiaren ondoren Udalbatza berezia gaia aztertzeko

Agerraldiaren ondotik, Maxurrenea Herrintzat ekimenak eskatuta Udalbatza berezia burutu da. Plataformak mozioan eskatutako puntu guztiak gehiengoz onartu dira. Beraz, eraikina kultur azpiegiturara bideratzeko asmoa azaldu du Udalak eta horrekin batera Maxurrenea etxea Leitzako Udalari zeditzea eta Espainiar Gobernuarekin duen kontratua bertan behera uztea eskatuko dio Nafarroako Gobernuari.

 

Nafarroako Parlamentura eta sinadura bilketa

Maxurrenea Herrintzat Plataformako kideak adierazi dutenez, datozen hilabeteetan hainbat ekintza eraman nahi dituzte aurrera. Udalean aurkeztutako eskaera berbera Nafarroako Gobernuari egingo diote, hots, etxea herriari itzultzea kultura beharrak asetzeko erabilpena eman ahal izateko. Horretarako bi bide jorratuko dituzte talde-parlamentari desberdinekin bilkurak eta herri babesa lortzeko sinadura bilketa. Horiek hasteko izan ere helburua lortu arte lanean jarraitzeko asmoa daukate eta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun