Goizuetako suhiltzaile boluntarioek saria jaso dute Foruzaingoaren Egunean

TTIPI TTAPA 2013ko martxoaren 6a

Ibon Elizegik jaso zuen saria Goizuetako suhiltzaileen izenean. Utzitako argazkia

Urteetan egin duten lana goraipatu du Nafarroako Gobernuak

Ezusteko saria jaso zuen martxoaren 2an suhiltzaileen boluntarioen taldeak. Egun horretan Foruzaingoaren Eguna ospatzen zen eta Nafarroako Gobernuak hainbat sari banatu zituen, bai Nafarroako polizia ezberdinei, baita urtean zehar egindako lanarengatik nabarmendu diren pertsona, talde eta erakundeei ere. Oroigarrietako bat Goizuetako suhiltzaile boluntarioentzat izan zen eta denen izenean Ibon Elizegik jaso zuen erre­konozimendua.

1996tik lanean

Talde honek urteetan egin duen lana goraipatu zuten Iruñean. Hain zuen 1996an sortu zen taldea eta gaur egun 30 bolondres ditu, «16 suhiltzaile lanean eta 14 anbulantziarekin», hasieratik bertan ari den Elizegik aipatu digunez. Hain zuzen, Nafarroa osoko suhiltzaile boluntario talde guzien artean Goizuetakoak bakarrik du anbulantzia. Joan den urtean 65 irteera egin zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun