Gas errebisioaren iruzurra

Juana Mari SAIZAR 2013ko martxoaren 4a

Aurreko astean he­rriko biztanle batzuk abisua emanda lau gizon harrapatu dituzte butanoaren errebisioa pasatzearen aitzakiaz he­rritarrei iruzur egiten. Azkenean baina, Guardia Zibillak ezin izan zituzten atxilotu eta inongo zigorrik gabe alde egin zuten. Dirudienez herritarren etxeetara butanoaren errebisioak egitean ate joka ibili zirenean, etxe dexentetan errebisioa egin eta dirua kobratu zuten.Behin iruzurra eginda ordea Repsol butano enpresako langileak ez zirela konturatu ziren herritarrak eta Guardia Zibila etorri zen galderak eta paperak eska­tzera. Hala ere, inolako diru bueltatzerik ez omen zuten lortu, dirua borondatez eman zutelako herritarrek eta hori ez omen da delitua. Gehienez 150 euroko isuna eta denuntzia ja­rri daiteke. 
 
Horren harira aipatu orain oso nabaria omen den beste iruzur mota bat, argi kontadoreak aldatu beha­rra dagoela eta, hori aprobetxa­tuz, han hemenka omen dabiltzala iruzurgileak. Begiak erne eduki eta etxean sartu baino lehen ziurtatu  ea enpresakoak diren edo ez, hau ez baita herrian ho­rrelakorik gertatzen den lehen aldia.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun