Dirulaguntzak izoztu ditu Gobernuak eta zenbait proiektu zalantzan jarri

Juana Mari SAIZAR 2013ko martxoaren 4a

Dirulaguntza ezak obrak zalantzan jarri ditu herrian. Artxiboko argazkia

Egur loteak eskatzeko epea martxoaren 8ra bitarte zabalik

2013ko aurrekontuak urte hasieran onartu zituen udalak, bertan proiektu batzuk ere pentsatuta zeuden, basoko dirulaguntzarekin egiteko asmoa zegoena. Baina dirulaguntza horiekin kontatu arren orain sorpresa hartu dute, izan ere, 2015era arte diru laguntza horiek izoztu egingo dituztela adierazi baitute Nafa­rroko Gobernutik.Hau ikusita, ez dakite zer egin zeren alde batetik nahiz eta proiekuak egin agian dirulaguntzak ez baitira inoiz iritsiko. Bes­-talde bigarren aukera dirua ailegatu arte itxoitea da eta gerora proiektuak egitea. Udalaren hitzetan dirulaguntzak izugarri balditzatzen du edozein motako o­brak egin ahal izatea. Orain­txe bi dira garrantzitsuenak; Lehenik Merkuko bidean bi eskoilera egitea, bidea oso estu baitago lur erorketen ondorioz, eta bigarrena  Plazaolako natur bidearekin lotzen den oinezko ibilbidea egitea, Areson hasi eta Leitzako bidera arte.
 
EGUR LOTEAK
Etxeetarako egur loteak eskatzeko epea  zabalik dago. Interesa dutenek martxoaren 8a baino lehenago eman beharko dute izena udaletxean. Aurten pagoa eta hari­tza izango da, eta utezar parajean botako dituzte. Beti bezelaxe 3 aukera emango dituzte egurra etxera­tzeko; alde batetik zutik tokian botatzea, bigarrena pista ondora ateratzea eta hirugarrena etxe ingu­rura ekar­tzea, bakoitzak daukan prezio kostoarekin.
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun