Guraso Elkarteak eta Irakasle Asanbladaren ‘Ostegun Beltzak’

JM BARRIOLA 2013ko martxoaren 4a

JM BARRIOLA

Hezkuntzan ematen ari diren murrizketen aurka, eta hauek salatzeko, ostegunetan beltzez jantzi eta 4:30ean hamar minutuz  bi eskolen arteko espaloietan elkartzeko deia egin dute. Murrizketek hezkuntzako kalitatearen galera ekarriko dutela eta kezkaturik daude. Adibidez, gela bakoitzan ikasle gehiago sartuz  behar duten arreta kaxkartuko da. Ordezkapenak egiteko zailtasunak. Behar bereziak dauzkaten haurrak laguntzarik gabe geldituko dira. Klaseak pres­tatzeko eta irakasleen arteko elkarlana koordinatzeko denbora murriztuz. Diru sarrerak gutxitu dituzte eta beharrezkoak dira ( liburuak,fotokopiak,e.a.)  Garbi utzi nahi dute beharrei  erantzuten dien hezkuntza behar dela, eskubideak direlako eta eskolako alderdi guztiak guraso, ikasle eta irakasleak, kalitatezko eskolaren alde jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun