8 hilabete bitarteko haurrentzat eta bere guraso edo zaintzaileentzat masaje tailerra antolatu dute eskualdeko hezkuntza zentroek, Pediatria Zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuak. Martxoaren 6tik apirilaren 10era bost saio egingo dira, asteazkenetan 11:00etatik 12:30era Udaletxeko lehenego solairuan. Edurne Lamuedra, gizarte eta nazioarteko haur masaje elkarteko hezitzaileak eskainiko du ikastaroa. Izen ematea martxoaren 1a bitarte egiten ahal da, Gizarte Zerbitzuetara deituz (948 510840).