Berdintasun Zerbitzuak antolatuta, martxoaren 1etik 15era jarriko da Torren, Emakumeak eskubideen alde zutik! Nikaraguako emakumeak argazki erakusketa. Bertan Nikaraguako emakumeak beraien eskubideen alde, indarkeria sexistaren aurka eta ahalduntzearen inguruan egiten duten lana agertzen da, Mugarik Gabe elkarteko emakume taldeak egina. Emakumeak Plazan dokumentala, berriz, martxoaren 6an, 18.00etan proiektatuko dute Udaletxean. Ondoren solasaldia dokumentalaren egilea den Arantxa Gurmendirekin; dokumental honetan emakumeak herri kirolean izan eta gaur egun duten presentzia aztertzen da. Lilatonek eginikoa da.