Euripean baina inauterietako festa giro poltean joan da aurten ere. Kaldereroek ederki pasatu zuten poteoan eta ondoko afarian. Mozorroek, ttikiek nahiz haundiek, ongi bustita bukatu zuten baina bere joan-etorriak egin zituzten eta zahagi-dantza eskaini zuten asteartean. Batzuk gehiagorako gogoarekin gelditu eta kontuen egunean berriz ere zahagia dantzatu zuten.