Urteko batzar orokorra egingo du San Roke elkarteak

TTIPI-TTAPA 2013ko martxoaren 4a

Bileraren ondotik afaria izango dute San Roke elkartean. Artxiboko argazkia

Zuzendaritza batzordea berritu behar da

San Roke elkarteak urteko batzar orokorra egingo du martxoaren 9an, larunbatarekin, 19:30ean lehen deialdian eta 20:00etan biga­rrenean. Ohikoa denez, batzarra joan den urteko akta irakurri eta, hala erabakitzen bada, onartuz hasiko da. 2012ko kontuen balan­tzea ikusi ondotik, aurtengorako kuotak onartuko dira. Bazkide be­rriak izateko proposamenak eta zuzendari­tza batzordea berritu eta gero, eskari-galderen txanda izango da. Iazko batzarrean, batzordeak azkeneko urtea zuela jakinarazi zuen eta seguruenik aldatu egingo da aurten. Bestalde, ba­tzarrera arrazoi justifikaturik gabe huts egin lezakeenak kuotan nolabaiteko igoera izango duela jakinarazi dute zuzendaritza batzordetik ohar baten bidez. Bileraren ondotik, nahi dutenek afaria ere izango dute.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun