Martxoaren 8an amaituko da Areson egur loteak eskatzeko epea

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 27a

Aurreko urteetan bezala, prezio desberdinetan hiru aukera eman ditu udalak

Udalak jakinarazi du azken urteetan bezalaxe, egurrak ateratzeko hiru aukera izanen direla: Zutik tokian botatzea 30 eurotan, pista ondora ateratzea 65 euroren truke edo etxe ingurura ekartzea 165 eurotan. Loteak 5,5 tonakoak izanen dira eta aurten Utezar parajeko pago eta haritzekin osatuko dituzte.

Etxeetarako egur loteak eskatzeko epea zabalik dagoela gogorarazi du Aresoko Udalak. Interesa dutenek, martxoaren 8a baino lehenago eman beharko dute izena Udaletxean bertan. Azken urteetan bezalaxe, hiru aukera jarri dituzte herritarren eskura: zutik tokian botatzea 30 eurotan, pista ondora ateratzea 65 euroren truke edo etxe ingurura ekartzea 165 eurotan. Loteak 5,5 tonakoak izanen dira eta aurten Utezar parajeko pago eta haritzekin osatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun