Martxo eta apiril artean haurrentzat masaje tailerrak antolatu dituzte Leitzan

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 27a

Martxoaren 6tik apirilaren 10era bitarte, asteazkenetan izanen dira tailerrak udaletxeko lehenengo solairuan.

Izen ematea gizarte zerbitzuetara deituta martxoaren 1a baino lehen

8 hilabete bitarteko haurrentzat eta bere guraso edo zaintzaileentzat antolatu dituzte saioak. Martxoaren 6tik apirilaren 10era, bost saio izanen dira. Asteazkenetan elkartuko dira 11:00etatik 12:30era Udaletxeko lehenengo solairuan. Izena eman nahi dutenek gizarte zerbitzuetara deitu behar dute martxoaren 1a baino lehen.

8 hilabete bitarteko haurrentzat eta bere guraso edo zaintzaileentzat antolatu dituzte saioak eskualdeko hezkuntza zentroek, Pediatria zerbitzuak eta Gizarte Zerbitzuak. Martxoaren 6tik apirilaren 10era, denera bost saio izanen dira. Asteazkenetan elkartuko dira 11:00etatik 12:30era Udaletxeko lehenengo solairuan. Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Interesa dutenek Gizarte Zerbitzuetara, 948 510840 telefonora, deitu beharko dute martxoaren 1a, ortzirala, baino lehen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun