Mozorroak lana eskaini zuen sortu berri den antzerki taldeak

Juana Mari SAIZAR 2013ko otsailaren 19a

Mozorroak antzezlana, inauterien barrenean. Asun ARRATIBEL

Aretoa lepo bete zen emanaldia ikusteko

Inauteriak ere giro onean igaro ditugu nahiz eta eguraldiak askorik ez zuen lagundu. Aurtengoan, lehengo urtekoaren eraginez edo, mozorroak ibili dira he­rrian. Ostiral arratsaldean lau mozorro ibili ziren herrian barrena lehengo eran jantzita, eskean. Larunbatean, be­rriz, bi atera ziren arra­tsaldean. Badirudi jendea gogoz dagoela lehengo ohiturak berreskuratzeko. 
Honetaz aparte, aurtengo berrikuntza nagusia antzerkia izan da, herritarrek sortutako Mozorroak antzerki taldeak eskainia. Hamar lagun bildu ziren duela lau hilabete, antzerki taldea osatu eta lanen bat antzezteko asmoarekin. Gidoia osa­tzeko, herriko zaharrek kontatutako istoriez baliatu ziren, garai bateko kontuak sartuz bertan. Gogor lan egin eta gero, emaitza polita izan zela esan behar da, jendeak ere oso ongi erantzun zuen, nahiz kanpoan eguraldi euritsua eta kaxkarra izan, etxetik atera eta aretoa lepo bete baitzen. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun