Ihoteri alaitsuak joan ziren

JM BARRIOLA 2013ko otsailaren 19a

JM BARRIOLA

Ihoterik oso alaitsuak joan zaizkigu. Jende ugari ibili da, bai begirale baita parte hartuz, mozorrotuak eta pesta giroan… adin guztietakoentzat tokia bazen pesta-txikitan. Igandean, “zaldun-ihote” ospatuz, ihote-gurdiak eta mozorrotuak ibili ziren. Astelehen-iotean eskelariak jarri zuten pesta baserrietan (Arkixkil, Gorriztaran, Sakulu eta Erreka auzoetan) eta umeek kalejira ederra egin zuten herrian arratsaldez. Astearte-ihotean Erasoteko baserrietan eskean ibiltzeko txanda izan zen, eta arratsaldez Atsaureen kalejira ederra izan zen herrian. Ioterik bukatu eta berehala Santa Ageda bezperan umeak goizez eta guztiak ilun­tzean, herri guztian barrena ibili ziren kantari eskean.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun