Marian Lasartek iniziatiba polita jarri du martxan. Udalari lekua eskatu eta plazako I-puntuan frigo moldatu bat jarri du, bertan jendeak irakurrita dituen liburuak jarri eta nahi duenak hartu eta irakurtzeko. Bakoitzak etxean txokoratuta dauzkan liburu rebista edo horrelakoak han jar ditzake interesa duenak irakur ahal izateko. Nolabait trukaketa bat martxan jarriz eta irakurzaletasuna sustatu nahi da modu original honekin.