Ilbeltz osoan 674,2 litro ur jaso da Luisenbordako neurrigailuan. Kopuru hori oso haundia da. Adibidez, lehengo urtean 291,5 litro jaso ziren garai berdinean eta urte osoan 2.164. Lurrak ia asetuak daude urez, euri pixko bat botatzen duenean dena gainetik joatea eragiten du honek. Kalteak ere izan dira, hainbeste eurik eraginda, Arkixkilen Abadeborda aldera doan bidea moztuta suertatu zen eta emergentziz ireki beharra izan zuen Udalak. 1.330 euro + BEZa kosta zen lan hori egitea. Honetaz gainera, Gorriztaran auzoan eta Santa Kruzeko bidean ere izan dira erortza txikiak. Hala ere, haundiena Gaztainerretxabalgo errekazuloan izan da, Trukada eta Itzaidera doan bidea lau tokitan moztuz.