Birziklapenari buruzko erakusketa ikusgai dago Leitzan egunotan

JM BARRIOLA 2013ko ots. 19a, 11:32
Erakusketan ageri den paneletako bat. JM BARRIOLA

Hilaren 15a bitarte zabalik izanen da

Zure hondakinek bizitza luzea dute. Birzi­kla itzazu. Izenburu ho­rrekin, Mendialdea Mankomunitateak erakusketa jarri du abian eta hilaren 15a bitarte egonen da ikusgai Leitzan. Kanpaina honen helburua herritarrak hondakinen prebentzioa eta birziklatzeko egoki bereiztearen garrantziari buruz sentsibilizatzea da. Alde batetik erakusketa bat jarri da informazioa ematen duena, hondakin bakoitzaren jatorria eta helburua, hondakinek ingurugiroan sortzen duten eragina... Beste alde batetik Erleta eskolako umeek hondakinekin monstruo bat sortuko dute artista plastiko batek lagundurik. Ontzien hondakinekin egingo da eta ondoren erakusketari gehituko zaio. Sentsibilizazio kanpaina honen barne ere etxe guztietara Hondakinak bereizteko esku-liburua banatu da, «ongi bereizi. Hobeki birziklatuko dugu» aholkua ematen duena.
 
KONPOSTAJEA
Hondakinen kudeaketa Europako Hondakinen Zuzentarauak, betetzera behartzen duenez, sortutako hondakinen kopurua gutxitu behar da, berrerabilpena lehenetsi behar da, eta honen ondotik birziklapena bultzatu, hau da, “Murriztu, berrerabili eta birziklatu”. Hori dela eta, konpostaketaren inguruan lanketa burutuko da, materia organikoa deskonposa­tzen duen teknika honekin gure baratzak eta lorategiak ongarritzeko erabiltzen den balio handiko produktua lortzen da.
Leitzan, 51 banatu dira eta aurrez 21 konpostagailu banatuak zeuden. Konposta egin nahi duenak konpostagailua eskatu dezake mankomunitateari. Urtero formakuntza bat ematen da konposta nola egin jakiteko. Beste alde batetik, Leitzan auzo-konpostaketa mar­txan jarri nahi da. Ho­rretarako Mendialdea Mankomunitateak auzo desberdinetara eskutitzak bidaliko die he­rritarrei izen ematera animatzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun