Herriko bazterrak ezagutzen hasi dira Umore Onako mendizaleak

TTIPI-TTAPA 2013ko otsailaren 19a

Goizueta ezagutzeko lehen mendi irteeran parte hartu zuten mendizaleak. Igor ELIZEGI

21 lagunek parte hartu zuten ilbeltzeko ateraldian

Goizueta ezagutzen mendi bueltaren lehenengo irteera arrakasta­tsua izan zen urtarrilaren 27an. Adin ezberdinetako 21 lagunek parte hartu zuten eta eguraldia erdipurdikoa izan arren jendea gustora ibili zen. Hu­rrengo mendi buelta otsai­laren 24an, goizeko 9etan abia­tuta eginen dute. Ibilbidea: Herria- Fermiñene-Sarran-Artantxu-Irolako borda-Biutako borda-Attabo­rroko hariztia-Herria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun