Leitzako Mendibil Mendi taldeak, Somportera eginen du irteera otsailaren 23an ipar-eski ikastaroa egiteko. Ume eta helduei zuzenduta, bi mailatan banatuko dira, hastapen edo hobekuntzan. Irteera joan nahi dutenek Maimur edo Astiz liburudendan eman behar dute izena, otsailaren 19a baino lehen. 6-15 urtekoek 30 euro ordaindu beharko dituzte, 15 urtetik gorakoek 50 euro eta Aurrerako bazkideek 35 euro. Prezioan autobusa, alokairua (botak, eskiak eta bastoiak), pistak eta ikastaroa sartzen dira. Otorduak norberak eramanen ditu. Bertzalde, antolatzaileek jakinarazi dute gazte bakoitzak arduradun bat izan beharko duela irteera honetarako. Otsailaren 23an, Oialde elkartearen paretik abiatuko dira goizeko 07:00etan eta itzulera iluntzeko 07:00ak aldera izanen da.