300 kiloko erronka gainditu du Inaxio Perurenak

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 12a

Inaxio Perurenak bizkarreratu du 300 kiloko harritzarra. Artxiboko irudia

Harria bizkarrean berdintzeko 17,80 segundo behar izan ditu

Hirugarrenean agidanez... 17,80 segundo behar izan ditu harria bizkarrean berdintzeko. Aspaldiko erronka beteta, pisu galanta kendu du gainetik, «Konfiantza galtzen eta beldurtzen hasita nengoen. Zer gehiago egin behar nuen!» aitortu zuen. Herritarren babesean lortu zuen erronka otsailaren 10ean, Leitzako Amazabal pilotalekuan.

Hirugarrenean agidanez... 300 kiloko harria bizkarreratuta, aspaldian gainean zeraman zama kentzea lortu du Inaxio Perurenak. Otsailaren 10ean, Leitzako Amazabal pilotalekuan, herritarren babesean lortu zuen erronka. 17,80 segundo behar izan zituen. Gerrira jaso, bulerrera goratu, han hiru bote egin eta berdintzea lortu zuen. Bigarren jasoaldi ere egin nahi izan zuen, baina ezin izan zuen, eta bost minutuko txanda agortu zitzaion. Pozik agertu zen lortutakoarekin,  «Konfiantza galtzen eta beldurtzen hasita nengoen. Zer gehiago egin behar nuen!» aitortu zuen. 300 kilokoen multzoan sartu da jada Inaxio Perurena, Iñaki Otaegi Gibitegi, Iñaki Perurena eta Mieltxo Saralegirekin batera. Orain, laster itzuli nahiko luke plazara, beste koska txiki bat igotzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun