300 kiloko erronkari helduko dio berriz Inaxio Perurenak

Ttipi-Ttapa 2013ko otsailaren 4a

Inaxio Perurenak 300 kiloko harri koadroa altxa beharko du bost minutuko saioan.

Igandean Amazabal pilotalekuan 13:00ean eginen du saiakera

Inaxio Perurenak marka ahalegina eginen du datorren igandean, otsailaren 10ean. 300 kiloko harri koadroa bizkarreratzen saiatuko da bost minutuko txandan. Leitzako Amazabal pilotalekuan 13:00etan izanen da. Hirugarren saiakera izanen du igandekoa, urtarrilaren 20ean egitekoa zuen errekor ahalegina, baina gaixorik zegoenez, atzeratu egin baitzuten.

Aurreko bi saiakeretan huts egin ondotik, hirugarrenean agidanez... 300 kiloko harri koadroa bizkarretzea du helburu Inaxio Perurenak. Datorren igandean, otsailaren 10ean eginen du marka ahalegina. Leitzako Amazabal pilotalekua eszenatoki, eguerdiko 13:00ean hasiko da saiakera. Bost minutuko txandan bete beharko du lana.

Bertze bi txandetan ere egin du 300 kiloko harritzarra jasotzeko ahalegina. Azkena azaroaren 25ean, izan zen. Leitzako Amazabal pilotalekuan harriari bi altxaldi egitea lortu zuen, baina 295 kiloko marka ez zuen ontzerik izan. Porrotaren ondotik argi esan zuen 300 kiloko harria jaso dutenen zerrendan sartzeko, Gibitei, Iñaki Perurena eta Saralegik osatzen duten zerrenda horretan sartzeko ahaleginean jarraituko zuela. Urtarrilaren 20an jarri zuten hitzordua, baina gaixorik zegoenez, ez zen lehia jokatu. Igandean, 300 kiloko harria eta Iñaxio Perurena aurrez aurre izanen dira bertze behin, ea txanda honetan zein irteten den garaile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun