Ekitaldiz beterik datoz asteburu honetako inauteriak

Juana Mari SAIZAR 2013ko urtarrilaren 30a

Herritarren antzerkia izanen da lehenengoz

Iñauteriak asteburu honetan ospatuko dira herrian. Azken urteetan bezalaxe, asteburu osoa hartuko dute.
 
Otsailaren 1ean, ostiralean 18:00etan eskea egingo da herrian barna plaza zaharretik hasita. 21:00etan Lagun artekoen afaria Pake-Tokin.
 
Otsailaren 2an, larunbat goizeko 9:00etan Lagun Artekoen gosaria eta ondoren base­rrietako eskea Ingo Al Deuko trikitilarien lagun­tzarekin. 17:30 ingu­ru­an mozorro desfilea he­rrian barrena. Ondoren musika plazan. 19:00­etan antzerkia udaletxean herritarrek eskainia. 21:30ean herri afaria Pake-Tokin. Ondoren musika Ingo Al Deuko trikitilarien eskutik.
 
Igandean, azkenik, 14:00etan herri bazkaria izango da Larrean bertsolariekin.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun