Beste urte batez usadioari jarraituz, otsailaren 4an goizetik ibiliko dira herriko gaztetxoenak eskean, kantu kantari… Santa Ageda bezperako diru eta goxoki biltzen. Alke kultur taldeak deituta, arratsalden 6:30etan karrapetik hasita herritik kalejira eginen da, koplak eta bertsoak abestuz, bertsolariak eta trikitilariekin batera. Ondoren Karrapean mokadu goxo goxoa dastatuko dute.