Herritar talde batek, Nafarroan ematen ari diren murrizketen aurrean kezkatuta, kanpaina bat jarri dute abian. Ekainean, sei pertsonaz osaturiko osasun murrizketen aurkako taldea sortu zen. Egindako lanaren ondoren agerraldi publiko bat egin zen, idatzi bat irakurriz eta 600 herritar bildu ziren plazan. Ondoren Udalak osasunean murrizketen aurkako mozioa onartu zuen. Azaroan berriz lantaldea martxan jarri zen, ilbeltzean zehar, herri guztian karteltxo batzuk jarri dituzte egoera salatzeko, honekin batera Karrape irratian saio berezi batzuk prestatu dituzte arlo bakoitzean jasatzen ari den murrizketek, herriari nola eragingo dioten azaltzeko. Eskolan beste lantalde bat osatu da zentzu honetan. Ioteri ondoren mahai inguru bat antolatzeko asmoa dute. Parlamentutik aditu bat ekartzeko asmoa dago eta talde iraunkorra osatuko da, gaiari jarraipena zuzena egiteko.
Osasun arloan adibidez Leitza eta Mendialde guztian eta baita Pirineotako herrietan egiten dituzten osasun-guardiak ezabatu nahi dituzte. Arratsaldeko 20:00tatik aurrera ez dugu medikurik izango osasun etxean. Ordu horretatik aurrera bere beharra izanez gero, medikua abisatu eta etorriko ote den itxarotea besterik ez da geldituko. Honetaz gain kezka gehiago badituzte, Anbulantzien ordainketa? Kopagoa? Etorkinak oinarrizko zerbitzuak ordaintzen... osasun publikoa suntsitzeko asmoak dituztela eta kanpaina martxan jarri da herrian hau dena salatzeko eta herritarrak mugituarazteko. Beren nahia, herritarrak elkar hartuta presioa egitea da, horrela lortuko baita hau dena geldiaraztea.