Euria gogotik egin du hilabete honetan, baina halere, espero baino gorabehera gutxiago sortu ditu. Urtarrilaren 15ean Olatson bidera atera zen erreka eta Alduntzingo zubiaren gainetik ere ibili ziren Urumeako urak, baina ez zen, beste batzuetan bezala, errepide nagusia itxi beharrik izan.