Inauteriak izanen dira datozen asteetan festa giroaren oinarria, eta horien egitarauaren berri, luze eta zabal, aldizkari honen gehigarri Berezian topatuko duzue. Baina bestelako ospakizunak ere iragarri dituzte. Honela, “Karnabalak girotzeko badatoz bi egun ero Santa Ageda eta Kalderero" izenburupean, bi egun berezi horien berri ere eman dute.
Santa Ageda otsailaren 4ean eta Kalderero otsailaren 9an ospatuko dituzte.
Bi egunetan, irteera herriko eskoletatik arratsaldeko 6:30ean eginen dute. Kantuak prestatzeko entsaioa, berriz, otsailaren 2an larunbat arratsaldeko 7,30ean eginen da herriko eskoletan.
INAUTERIEN ONDOTIK
Beste aldetik, azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, Karnabaletako asteartearen ondotik ere, segida izango du pesta giroak. Hurrengo larunbatean, otsailaren 16an, Igandea txarangarekin poteoa eginen da eguerdian.14:00etan Mozorroen bazkaria izanen da. 17:30ak aldera poteoa eginen da Igandea txarangarekin Izkiña tabernatik hasita eta gauean Kontzertua izanen da Gaztetxean.