Atsaureen kalejirarekin eman zitzaien amaiera Leitzako ihoteei

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 30a

Antzinako erara jantzita, atsaureek hartu zituzten astearte arratsaldean Leitzako kaleak.

30 atsauretu eta 25 bat musikarik osatu zuten desfilea

Larruak edo kolore biziko trapuak jantzita. Buruan koloretako kapelak edo adarrak... atsaureek hartu zituzten astearte arratsaldean Leitzako kaleak. 25 bat musikariz osatutako txaranga izan zuten lagun. Handia zen ikusmira, handia ttikienen irrika. Ikusleak izutuz eta beraien dantza eta jauziekin edozein mugiaraziz, atsaureen konpainian eman zieten amaiera Leitzan aurtengo ihoteei. Ikusi argazkiak

Larruak edo kolore biziko trapuak jantzita. Buruan koloretako kapelak edo adarrak... atsaureek hartu zituzten astearte arratsaldean Leitzako kaleak. 25 bat musikariz osatutako txaranga izan zuten lagun. Garai bateko taldekideak, gazte eta haurrak, jarri zioten iluntzeari behar zuen doinua. Handia zen ikusmira, handia ttikienen eta baita handienen irrika. Ikusleak izutuz edo beraien dantza eta jauziekin edozein mugiaraziz, atsaureen konpainian eman zieten amaiera Leitzan aurtengo ihoteei. Ikusi argazkiak

Gaztetxetik abiatu zen taldea, arratsaldeko sei eta erdietan punttuan. Bestarako doinuak joz, txaranga aitzinetik zutela, atsauretuak Gaztañaga aldera hurbiltzen joan ziren. Handik Peritzan barna, herriko kale nagusienetan barrena ibili ziren. Ohiturari eutsiz, Torrean salda beroa edanez, amaitu zuten atsaureek beraien kalejira. Barrikotea izan zen gero Torrean eta ihote luze hauen ondotik gorputzean indar apur bat zutenek, bestarako aukera ere izanen zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun