Merkuko bidean euriteek eragindako kalteak moldatuko dira

Juana Mari SAIZAR 2013ko urtarrilaren 17a

Ibiurtik herrira oinezkoentzako bidea ere egokituko da Plazaolarekin lotzeko

Urtarrilaren 11ko he­rri batzarrean hainbat gai interesgarri eta ga­rran­tzitsu jorratu zituz­ten. Alde batetik, herriko argitegian konsumo ba­xuko bonbilak probatzeko asmoa dagoela azaldu zuten, baita ne­guan egin behar diren erreketa, desbroze eta auzolanak aztertu ere. 
 
2013ko tasak eta zergak ez dira igoko, baina egoera ekonomikoa txarra dela-eta, eta dirulaguntzak desagertu direla kontuan hartuta, aurten egingo diren inbertsioak hauek dira: Merkuko bidean euriteek eragindako kalteak, erorketak hain zuzen, moldatu eskollerak edo harri-lubetak eginez. Kasu honetan, Nafa­rroako Gobernuak inbertsioaren %55 ordain­duko du. Ibiurtik he­rri­raino oinezkoentzako bidea egokituko da,  Plazaola natur bidearekin lotura egon dadin. Honetarako udalak %53ko dirulaguntza jasoko du Nafarroako Gobernutik. Etxebizitzaren proiektuak aurrera egingo balu, eta diru sa­rrerak handitu, beste inbertsio batzuk egingo lirateke.     

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun