Umore Ona elkarteak futbito txapelketa mixtoa antolatu zuen abenduaren 22an, futbolaren inguruan herrian giroa sortzeko helburuarekin. Zortzi taldek eman zuten izena, 7 herrikoak eta bat Hernanikoa. Denera 50 lagun aritu ziren eta aipatzekoa da bi talde, talde mistoak zirela. Irabazleak Emapale taldekoak izan ziren. Ondoren parte hartzaile guztiak Umore Ona elkartean afaria egin zuten giro ederrean. Unai Miranda, Umore Onako presidenteak aipatu digunez, «balorazio orokorra oso positiboa izan da eta aurrera begira eguberri inguruan txapelketa azkar hau ohitura bihurtzea gustatuko litzaiguke».