Iker Salaberria eta Iruñeko Jon Mariezkurrena txapeldun izan ziren Nafarroako Kirol Jokoetan. Finalean, 18 eta 6 irabazi zieten Oberenako Mata eta Cordon bikoteari. Antton Apezetxea txapeldun izan zen Lizarran, 2000. urteko infantilen mailan. Abenduaren 29ko finalean 18 eta 9 irabazi zion Oberenako Matari.