Azken batzarretan zenbait mozio onartu ditu Udalak. Alde batetik, Nazioarteko Eguna zela eta, emakumeenganako indarkeriaren aurkako adierazpen instituzionala onartu eta zenbat konpromiso hartu zituen; gaixo dauden presoen eskubideen aldeko proposamena ere onartu zen, baita eskualdeko Nekazal Ganbara zerbitzua mantentzeko proposamena ere. Azkenik, etxe kaleratzeen egoera larriaren aurrean, horren kontrako proposamena onartu zuen udalak.