Herria ezagutzeko mendi martxak antolatuko ditu Umore Onak

TTIPI-TTAPA 2013ko urtarrilaren 17a

Lehenbizikoa urtarrilaren 27an eginen da

Herriko txokoak eta bideak ezagutzeko helburuarekin, hilabetean behin mendi buelta bat antolatuko du Umore Ona elkarteak Goizueta ezagutzen izenburupean.
 
Dagoeneko bi mendi buelta zehaztuak dituzte. Lehenbizikoa, urtarrilaren 27an eginen dute. 2 eta 3 ordu bitarteko  bidea izanen da eta goizeko 9:00etan aterako dira plazatik.  
Ibilbidea: Herria- Muxu­linborda-Nekuko hariztia-Kuxingo borda- Txamora berri-herria.
 
Bigarren ateraldia otsai­laren 24an izanen da eta 3 ordu inguruko bidea eginen dute, 9:00etan plazatik abiatuta, Fermiñene, Sarran, Artantxu, Irolako borda, Biutako borda eta Attaborroko hariztian barna ibiliz, herrira bueltatzeko.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun