Aurten erronka ausarta izanen dugu herrian eta inguruetan. Mendi laisterketa hain zuzen. Esait taldeak eta herritar talde batek lagunduta antolatzen ari dira Udalaren laguntzarekin.
Euskal Herriko federazio nazionalak eta selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzen duen Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT), Euskal Herria mendi erronka mendi lasterketa hau antolatzen du eta parte hartzera gonbidatzen ditu mendizale eta kirolari guztiak.
Laisterketak 60 kilometroko luzera izanen du, 6.000 metroko gainbeherarekin, Leitza izango du abiapuntu eta helmuga, mendiz denbora guztian. Gehienez ere 500 kirolarik parte hartzeko aukera izanen dute, goienez ere 13 orduko lana izanen da. Korrikalariak eta mendizaleak animatu eta egun osoan zehar eskainiko diren ekimenetan parte hartzeko deia egiten dute.
EGITARAUA
2013/05/31, ostirala
• 18:00-20:00: Dortsalen banaketa Leitzako plazan.
• 18:00-20:00: Korrikalariaren azoka.
2013/06/01, larunbata
• 05:00-06:00: Dortsalen banaketa Leitzako plazan.
• 06:15-06:45: Korralitoa.
• 06:45: Aurreskua.
• 07:00: Irteera.
• 10:00-13:00: Herri kirolak umeentzat.
• 13:00: Lehen korrikalariak iritsi.
• 18:00 Sari banaketa.
• 19:00 Herri afaria.
• 20:00 Erromeria.