Eguberriko ospakizuna pasa berria izan arren hortxa ditugu ihoteriak ate joka. Aurten 26 larunbatean herriko eskea eginen da. 27an zaldun-ihotean herriko kale nagusian, gurdi-mozorrotuak ibiliko dira, lehengo urtean bezela, Udalak pabeioi bat alokatu du, nahi duten herritarrak gurdi hauek prestatu ahal dezaten. Astelehen-ihotean ohitura zaharra denez, Gorriztaran, Arkiskil, Sakulu eta Erreka baserri auzoetan eskean ibiliko dira herriko gazteak eta ez ain gazteak, parranda kaletik mendira eramanez. Arratsaldean gaztetxoen aukera izanen da, kalejira koloretsu bat eginen dutelarik. Astearte-ihotean Erasote auzoan eskean ibiltzeko eguna, arratsaldean berriz azken urte hauetan bezela garai bateko ihoteri mota berreskuratuz Leitzako atsaureak azalduko dira seietan herritik barrena kalejiran.