Errege bezperan, hauen etorreran ondoren, Atekabeltzen Herrirak antolatutako elkartasun afarian ehun bat lagun bildu ziren. Eguberritako 13 saski zozketatu ziren. Goizean haurrak eta gurasoak herritik ibili ziren txintxarriekin soinua ateraz, giro berexia ezarriz. 4an gauerdian herriko larriak ibili ziran joareak eta kulunkekin herriko txokoak zalapartaz betez. Urtezaharrean ere gaupasa haundia izan zen herrian pesta giroa nagusi zela, eta aurretik Orantzaroa ospatu zen, etxeetako balkoiak apainduta azaldu zirelarik egun horretan. Eguraldiak lagundu egin du eta partehatze handia izan pesta hauetan.