2,41 milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak

JM BARRIOLA 2013ko urtarrilaren 17a

Bilduko 9 zinegotziek alde bozkatu zuten eta oposizioko biek kontra

Abenduaren 28ko udal batzarrean, 2013 aurrekontuak onartu zituzten. Guztira 2,41 milioikoa izanen da, joan den urtekoa baina txikiagoa. Honen arrazoia inbertsio nagusiak aurri­kusten diren Nafarroako Azpiegitura Plana amaitu izana da.
 
Aurrekontuetan ez da aurreikusten inbertsio haundirik egitea, errealitatean, ordea, Amazabal auzoko eta ETAPeko lanak 2013an eginen dira, nahiz eta 2012ko kontuetan aurreikusiak izan. Hauetaz gain, mendiko lanak (30.000 euro), UE50eko urbanizazio lanak (52.000 euro) haur eskolako eta Erleta eskolako hobekun­tza lanak (90.000 euro) eta beste hainbat lan txiki egingo dira: base­rrietako seinalizazioa, guardetxean moldaketak, eszenatokia, Iberon indusketa lanak ...
 
Arlo sektorial desberdinetako gastuei eskainiko zaie lehentasuna: gizarte zerbitzuetan, hezkuntzan, euskara eta kulturan, herriko eragile­entzako laguntzetan… Horrenbestez, hezkun­tzan 487.184 euro gastatzea aurreikusten da, euskara eta kultura arloan 313.200 euro, ongizate eta kirolean 312.179 euro, Plazaola Partzuergoan eta Cedernan 56.930 euro, mantenimendu lanetan 169.068 euro…
 
Azkenik, aurrekontuetan tasa eta zerga gehienak igoerarik gabe mantentzea aurrikusten da. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun