Inaxio Iñaxio Perurenak igandean egitekoa zuen marka ahalegina atzeratu dute

Ttipi-Ttapa 2013ko urtarrilaren 17a

Iñaxio Perurena 300 kiloko erronkari eustekoa zen igandean baina atzeratu egin dute.

300 kiloko harri koadroa 5 minutuko txandan bizkarreratzea zen erronka

300 kiloko harri koadroa bost minutuko txandan bizkarreratzea zen erronka. Igandekoa bertan behera utzi eta data berriren bat jakinaraziko dutela erran dute. Azaroaren 25ean Amazabal pilotalekuan egin zuen azken ahalegina eta huts egin zuen.

300 kiloko harri koadroa bizkarretzeko helburuari eusten dio Inaxio Perurenak. Heldu den igandean, urtarrilaren 20an egitekoa zuen marka ahalegina, baina azkenean bertan behera geratu da saioa. Hala ere, data berriren bat jakinaraziko dutela erran dute. Bost minutuko txandan 300 kiloko harri koadroa bizkarreratzea zen erronka.

Bertze bi txandetan ere egin du 300 kiloko harritzarra jasotzeko ahalegina. Azkena azaroaren 25ean, izan zen. Leitzako Amazabal pilotalekuan harriari bi altxaldi egitea lortu zuen, baina 295 kiloko marka ez zuen ontzerik izan. Porrotaren ondotik argi esan zuen 300 kiloko harria jaso dutenen zerrendan sartzeko, Gibitei, Iñaki Perurena eta Saralegik osatzen duten zerrenda horretan sartzeko ahaleginean jarraituko zuela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun